XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Christian Harluxet
ELB sindikatuko kidea
Diru laguntzak gaizki banatuak diraLaborarien sindikatuak bere festa ospatu zuen igandean Donibane-Garazin
Laborantzaren egoerak asko kezkatzen gaitu.
Laborari bat ez da gehiago bere mozkinak salduz bizitzen ahal, saltze prezioak gero eta apalagoak baitira, eta, zorigaitzez, diru laguntzak beharrezkoak ditugu.
Beraz, gizarte osoaren laguntza behar dugu, eta hori oso penagarria da.
Euskal Langileen Batasunak betidanik salatzen du diru laguntza horiek gaizki banatuak direla, laborari gutik sari gehienak eskuratzen dituztelakoan.
Laborariak gero eta gutiago gara.
Arazoa denena da eta gizarteak ulertua du hori, sustengatzen baikaitu.
Gero eta gehiago kalitatezko produktuen beharraz, ingurumenaren zaindu eta enpleguaren sortu beharraz ohartua da gizartea.
Gizarte osoarekin harremanak baditugu, eta elkartasunezko lana egiten dugu. Baina Ipar Euskal Herrian gehienak gure alde badira ere, Pirinio Atlantikoetako Paueko Laborantza Ganberan ez dugu erabakitze indarrik.
Urte baten buruan hauteskundeak izanen dira, eta ez da seguraski aldaketarik izanen, eta hori Euskal Herrian erakunderik izanen ez duguno.